Tximeleta gimnastika taldeak aurre fasea jokatuko du hilaren 28an
Astigarragako kiroldegian jokatuko dute; Oiartzungo taldeaz gain, Usurbilgoak eta Donostiakoak ere parte hartuko dute
Tximeleta gimnastika erritmikoko taldeak aurre faseko erakustaldia egingo du hilaren 28an, Astigarragako kiroldegian. Oiartzungo taldeaz gain, Usurbil eta Donostiakoak aterako dira kantxara. Hamar eta 24 urte arteko gimnastak arituko dira erakustaldian. Eurez gain, eskolako A eta B mailako kirolariek ere hartuko dute parte. Gimnastak taldeka ariko dira, baita bakarka ere. Gainera, Astigarragara hurbiltzen diren ikusle guztiek tresnekin egindako ariketak ikusteko aukera izango dutela jakinarazi du Tximeleta gimnastika erritmiko elkarteak. Sarera dohainik izango da. Aurre fase erakustaldia 10:30ean hasiko da, eta 12:15ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi duenak, beren webgunera jo dezake: