Ate irekiak, ikastetxe publikoetan

Aurre matrikulazio kanpainari begira ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astean Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetan.

Aurre matrikulazio kanpainari begira ate irekien jardunaldia egingo dute datorren astean Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetan. Horrela, Koldo Mitxelena ikastetxeak hilaren 22, 23 eta 25ean Markola eta Olibet eraikinak zabalduko ditu bertaratu nahi duten eta ikastetxea hurbiletik ezagutu nahi duten gurasoentzat 16:45ean. Hilaren 26an berriz, Biteri eraikinean egingo du 16:45ean ate irekien jardunaldia. Cristobal Gamon ikastetxeak, hilaren 23, 24 eta 25ean izango ditu ateak zabalik, bertaratu nahi duten gurasoentzat, 16:30etik 17:30era. Bizarain ikastolak, azkenik,  hilaren 22an eta 25ean egingo du ate irekien jardunaldiak, 17:00etatik aurrera. Bizarain Txiki egoitzaren liburutegian elkartu, eta ondoren, bisita egingo dute. Aurre matrikulazioa, hilaren 29tik otsailaren 9ra izango da zabalik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.