'Konpromisotik aD/Ritzera' kanpainan parte hartuko dutenei zuzenduta dago; hilaren 26an egingo dute, eta solasaldiaren ondoren, bakarrizketa eskainiko dute
Abenduaren 16an bukatu zuten, argazki erraldoi eta brindis batekin, kanpaina.
Duela hilabete pasatxo bukatu zen Konpromisotik aD/Ritzera kanpainaren lehenengo ekitaldia. Elkarrizketak euskaraz izateko konpromisoa hartu zuten ehunka oiartzuarrek,
belarriprest eta
ahobizi moduan.
Orain, kanpainak iraun zituen bi asteetan bizitakoa partekatzeko solasaldi edo tertulia bat antolatu du Euskararen Arnasgune Lan Taldeak (udalak, Ttur-tturrek eta norbanakoek osatutakoa). Gaur zortzi —hilaren 26an— izango da, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita. Izandako bizipenen berri emango diote elkarri: izandako zailtasunak, jasotako sorpresak, hizkuntza ohituren balizko aldaketak… Hemendik aurrera egitekoak ere aztertuko dituzte.
Ordubete ariko dira tertulian. Bukatzean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik umorezko saioa eskainiko diete bertaratzen direnei.
Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako
e-posta bidez idatzi beharko dute.