Pasaiako kirol emaitzak

Areto Futbolean, Trintxerpek Eskoriatzari irabazi eta sailkapeneko hirugarren postura igo da.

Trintxerpe Erdibana

Larunbateko garaipenaren ondoren, 15 punturekin, berdinduta daude Trintxerpe eta Eskoriatza.

Fin ari dira, gogotsu, eta sailkapenean gora. Trintxerpek 1-3 irabazi zion Eskoriatzari larunbatean, eta honenbestez, kontrarioak parekatu dituzte puntutan(15 puntu dituzte bi taldeek) eta sailkapenean aurrea hartu. Hirugarrenak dira orain Trintxerpeko Erdibana taldeko neskak, Eskoriatzaren aurretik. Partidaren hasiera ez zen ona izan Trintxerperentzat. Jokoarekin asmatu ez, eta gol bateko aldeaz galtzen iritsi ziren atsedenaldira. Baina partidaren bigarren zatian, akatsetatik ikasi eta markagailua iraultzea lortu zuten trintxerpetarrek. Azken garaipenak eman dien indarraz aurre egin beharko diote orain datorren asteko partida erabakigarriari. Idiazabalen kontra dute partida, etxean. Goierritarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 18 punturekin, eta Trintxerperentzat garrantzitsua da partida irabaztea, sailkapenaren goialdean borrokan jarraitu ahal izateko. Futbola Erregional Ohorezko Maila: Pasaia 0- 0 Amaikak Bat. Erregional Preferentea: Mariño 3 – 2 Trintxerpe. Sanpedrotarra 1 – 1 Urnieta. 1. Erregionala, Igoera Fasea, 1. multzoa. Usurbil 1 – 3 Pasaia. 1. Erregionala Kopa, 1. multzoa. Trintxerpe 2 -1 Euskalduna. Gaztea, Ohorezko Maila Dunboa Eguzki 2 – 2 Trintxerpe. Areto futbola Nazional Liga, 3. Maila Kukuyaga 4 – 3 Afantxo. Gipuzkoako Liga, Seniorrak Eskoriatza 1 – 3 Trintxerpe. Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Donibane Rueda Impermeabilizaciones 28 –  29 Ilcapo Hondarribia. Gipuzkoako Txapelketa Junior Mutilak Donibane Eskubaloia  (partidarik ez). Hockey Ipar Liga Pasaiako Trintxer  (partidarik ez).  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.