Saskilagunek asmatzen jarraitzen dute
Oiartzungo saskibaloi taldeak bederatzi partida jarraian daramate irabazten; atzo Añorgari irabazi zioten
Bolada ikaragarri onean dabiltza Oiartzungo Saskilagunak. Bederatzi partida jarraian daramate, jarraian, irabazten. Atzo eguerdiko biktima Añorga Saskibaloia izan zen. Alde handiarekin nagusitu ziren oiartzuarrak, eta Gipuzkoako Bigarren Mailako sailkapeneko burutik bi puntura bestetik ez daude.
Azken aldian burua altxa ezinik dabiltzanak mutilen futbol talde nagusiko jokalariak dira. Sailkapenaren beheko postuetan zegoen Hondarribiaren bisita jaso zuten Ugaldetxon, baina talde berdekoek lortu zuten hiru puntuak poltsikoratzea.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila- Liga txapelketan ez dute partidarik jokatu.
- Oiartzun-Hondarribia: 0-1.
- Oiartzun B-Lakua: 2-0.
- Oiartzun B-EAS 08: 1-5.
- Oiartzun-Hernani: 1-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Alustiza Autobusak Orio-Oiartzun: 1-6.
- Gorka Margoak Makax-Power Rangers: 6-4.
- Miren Taberna-Gaintxu: 2-11.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Oiartzungo Saskilagunak-Añorga Saskibaloia: 72-60.
