Ate irekien jardunaldia bihar eta etzi, Orereta Ikastolan

Hitzaldia antolatu du, bestalde, Orereta ikastolak otsailaren 1ean Niessen kulturgunean 18:00etan, Aitor Axpe arkitekto eta irakaslearekin.

Orereta Ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du Linoko egoitzan. Argazkia: Orereta Ikastola

Hilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean izango da zabalik aurre matrikulazio kanpaina, eta horren harira, Orereta Ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna). Bizitzen ikasi, ikasi bizitzen da Orereta Ikastolak matrikulazio epeari begira abiatu duen kanpainaren leloa. Bihar eta etzi Linoko egoitzaren ateak zabalduko ditu Orereta Ikastolak 18:00etan. Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatu nahi dituzten gurasoek Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) duen egoitzara jo beharko dute 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 17:30era. Informazioa eskatzeko berriz, 943 51 33 46 eta 943 52 03 97 telefono zenbakietara deitu, edo posta elektronikora mezua bidal dezakete. Aitor Axperen hitzaldia Hitzaldia antolatu du, bestalde, Orereta ikastolak otsailaren 1ean Niessen kulturgunean 18:00etan. Aitor Axpe arkitekto eta irakasleak emango du hitzaldia, eta  hezkuntza eta arkitekturaz arituko da Hezkuntza eta arkitektura. Espazioa hezkuntzaren zerbitzura leloa duen hitzaldian. Espazio eta metodologia berriak, senetan oinarritutako heziketa, hezkuntza espazioetan, eta metodologia aktiboek eragindako eraldaketaz arituko da Axpe, besteak beste.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.