Donibane Eskubaloiari ihes egin dio garaipenak, azken minututan

28-29 galdu dute Hondarribiaren kontra

Donibane Eskubaloia

Asteburuan neurketa erabakigarria dute Bidasoa irunen kontra.

Partida oso ona egin arren galdu egin dute arrosek. Baikor zelairatu ziren Donibane Eskubaloiko jokalariak, lehengo astean Ereintzaren kontra erdietsitako garaipenak hauspotuta, baina ez zuten asmatu jokoaren azken minutuetako kudeaketan, eta garaipena ihes egin zien, gol bakarreko aldeaz. Lehen zatia oso lehiatu izan zen, eta atsedenaldira 13-14 iritsi ziren. Bigarren zatian defentsan sendo aritu ziren arrosak, eta aurrealdean erasokor. Bost puntuko abantaila ere lortua zuten partida bukatzeko hamabi minuturen faltan, baina partidaren bukaeran hondarribiarrek beren aukerak hobeto kudeatu eta irabaztea lortu zuten. Sentsazioak, edonola ere, onak dira talde arrosan, eta jarrera positibo horrekin aurre egin asmo diote datorren asteburuan Irun Bidasoa taldearen kontra duten partida erabakigarriari. Jokalariak eta golak: Haritz Perez (7), Agus Santos (6), Jon Gajate (4), Jokin Batalla (3), Xabi Duarte (2), Jose Gonzalez (2), Iñaki Atxukarro (1), Ion Escribano (1), Iñaki Gonzalez (1), Aritz Frias (1), Zuhaitz Garrido, Andoni Crespo, Ibai Borges, Iñigo Yagüe  eta Cristian Cobeña.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.