Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea, Badia biziberritzeko Urban plana kudeatu zuen Gartziandiak besteak beste.
Ricardo Peñak kargua utziko du, lonjaren auzia argitzeke.
Ricardo Peñak badu ordezkoa. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak gaur onartu du proposamena, eta bere izendapena datozen egunotan gauzatuko dela iragarri dute.
Lehengo astean jakin zen Ricardo Peñak portuko presidentea izateari utziko ziola, lonjako auzian deklaratu behar zuen aste berean. “Arrazoi pertsonalak” argudiatu ditu zumaiarrak kargua uzteko.
Felix Gartziandia Telleria Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da eta SPRILUR-en proiektu burua izan da oraintsu arte.
Pasaia ederki ezagutzen du, besteak beste,
Pasaiako Badiarako Urban Planaren kudeatzaile eta auditoretzako zuzendaria izan zelako.