Igandean irtengo dira Trintxerpeko kaldereroak

Entsegua bihar (hilak 24, asteazkena) egingo dute, alkateordetzako sotoan.

 
Kaldereroak Trintxerpen

Serafin Esnaola plazatik abiatuko da konpartsa, igande goizean.

Inauteriak gertu dira eta haiek iragartzera heldu dira kaldereroak Trintxerpera. Musika eskola eta jai batzordea ari dira elkarlanean konpartsaren antolakuntzan. Iragarri dutenez, bihar, asteazkena (hilak 24) entseatzeko elkartuko dira, 20:15ean, Alkateordetzako beheko pisuan. Entseguak ordubeteko iraupena izango duela aurreratu dute, eta joateko asmoa dutenei zartagina eta mailua eramateko eskatu diete. Iganderako, azkenik, bi deialdi luzatu dituzte; haurren konpartsa 11:30ean elkartuko da Serafin Esnaola plazan, eta helduena, ordu laurden beranduago, 11:45ean, toki berean. Handik abiatuko da konpartsa, urtero legez, artza eta erregina lagun, kalez kale inauteria gertu dela iragartzera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.