Laguntasunak batzar nagusia egingo du ostiralean

Gabierrota Auzoko Laguntasuna elkarteak urteko batzar nagusia egingo du ostiralean (hilak 26). Lehen deialdia 18:30ean egin du, eta bigarrena, 19:00etan.

Laguntasuna elkarteak ostiralean egingo du batzar nagusia.

Laguntasuna elkarteak ostiralean egingo du batzar nagusia.

Gabierrota Auzoko Laguntasuna elkarteak urteko batzar nagusia egingo du ostiralean (hilak 26). Lehen deialdia 18:30ean egin du, eta bigarrena, 19:00etan. Balantze ekonomikoa eta jardueren balantzea egin, eta zuzendaritza batzordea berrituko dute batzar horretan. Horrekin batera, Gabierrotako bizilagunen elkarteak mende erdia bete du eta 50. urteurrenaren harira egingo duten ospakizunaz ere mintzatuko dira. Zuzendaritza batzordeak auzotar guztiak deitu ditu batzarrean parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.