[Bideoa] Kamioi batek istripua izan du Oiartzunen

Kamioi gidaria ospitalera eraman dute. Ia egun osoan Arragua auzoko biribilgunearen errail bat itxita egon da, eta auto ilarak izan dira.

kamioia

Ia egun osoan izan zen kamioia biribilguneko errail bat oztopatzen.

Atzo goizean, 11:30 aldean, kamioi bat irauli egin zen Oiartzungo Arragua auzoko biribilgune batean, AP-8ra, herrira, Errenteriara edo Mamutera bidea ematen duen biribilgunean. Ikusgarria izan zen istripua, beheko bideoan ikus daitekeenez. Gidaria Donostiako Ospitalera eraman zuten, zauriekin. Suhiltzaileek hartu zuten parte ezbeharraren kudeaketan, kamioiak likidoz beteta zeramalako zisterna. Erregaientzat gehigarria zeraman, likidoan. Istripuaren ondorioz trafiko pilaketak izan ziren inguru horretan guztian eguneko ordu askotan, biribilguneko bide bat moztuta egon zelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.