Alabergako Arditurri Auzo Elkarteak antolatuta, otsailaren 3an helduko dira kaldereroak eta mailu eta zartagin dantzarekin mozorro festari hasiera emango diote.
Kaldereroek girotuko dituzte kaleak, otsailaren 3an.
Kaldereroek iragarriko dituzte inauteriak Errenteria-Oreretan aurten ere. Alabergako Arditurri Auzo Elkarteak antolatuta, otsailaren 3an helduko dira kaldereroak eta mailu eta zartagin dantzarekin mozorro festari hasiera emango diote. Dena prest izateko, entseguak antolatu dituzte datorren astean, Hungariatik heldutakoen doinuak fintzeko. Arditurri elkartearen egoitzan egingo dituzte hilaren 30 eta 31n, eta otsailaren 1ean 19:15ean hasita.
Auzo eta herri giroa sustatzea dutela helburu esan dute antolatzaileek, eta horren harira, parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.