Madalensoroko partidak ostiral arratsaldean jokatuko dituzte; aurreko asteburuan Eneko Zalakain trinketeko Gipuzkoako txapeldun bihurtu zen
Eneko Zalakainek jantzi du trinketeko Gipuzkoako txapela.
Oiarpeko pilotariek ez dute atsedenik hartzen. Asteburu honetan partida ugari jokatuko dituzte oiartzuarrek. Herriko pilota harrobiarekin gozatu nahi duenak, bihar arratsaldean jo beharko du Madalensorora, 19:15etik aurrera. Kimu Mailako, Haur Mailako eta Gazte Mailako hainbat norgehiagoka programatu dituzte.
Bestalde, Malerrekako Txapelketa final zortzirenetan sartu da. Haur, kadete eta gazte mailetako pilotariek jokatuko dute igande goizean, Nafarroa iparraldeko hainbat herritan.
Pasa den asteburuko partidei dagokienez, Eneko Zalakainek trinketeko Gipuzkoako finala irabazi zuen Iruran, Astigarragako Mundarroko Lizeagaren kontra. Emaitza 30-17 izan zen.
Asteburu honetako partiden kartelera ikusteko,
egin klik estekan. Trinketeko Gazte Mailako eta nagusietako Oiarpe 2 taldeak erretiratu dituzte.