Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eta orain, aurrera begiratzera, euskaraz

'Konpromisotik aD/Ritzera'-n parte hartu zutenek balorazio batzarra egin dute gaur

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/01/26
mirari martiarena idoia torregarai

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregarairekin etorri da umorerako tartea, solasaldia bukatzean.

Gaur pasatu dute Konpromisotik aD/Ritzera kanpainaren lehenengo ekitaldiko azkeneko orrialdea. Euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu zuten hainbat lagun elkartu dira udaletxeko batzar aretoan. Aitziber Arnaiz euskara teknikariak kanpainaren ibilerari errepaso bat eman dio. Sorrera orain dela urtebete pasatxo izan zuen, euskararen arnasguneei buruzko tailerretan. Zerbait egin behar zutela atera zen bilera haietatik, eta horrela sortu zen Konpromisotik. 1.650 oiartzuarrek eman zuten izena, gehiengo handi bat Ahobizi moduan. Herriko ikastetxeek egindako lana goraipatu du Arnaizek, egin duten ekarpenarengatik. Iazko abenduaren 2tik 15era egindakoa baloratu dute, eta horretarako, bi taldetxotan elkartu dira udaletxera hurbildu direnak. Hainbat galderari erantzuten saiatu dira, modu globalean eta pertsonalean: balorazioa bera; ea gustatu zaien; ea herritarrengana iritsi den; eraginkorra izan den; bakoitza nola sentitu den; ohitura aldaketarik izan al duten; sorpresarik jaso al duten; eta alde positibo eta negatiboen balantzea. Horrez gain, aurrera begira jarriko dira. Izan ere, Euskal Herri osoan Euskaraldia ekimena martxan jarriko dute, Euskararen Egunaren bueltan. Arnaizek iritzi duenez, euskararen arnasgune diren udalerriei pixka bat motz geratzen zaie errealitate ezberdina duten herrien ekitaldi berberak antolatzea. Hala ere, hausnarketa eta erabakirako unea aurrerago egingo dute. Hori iritsi bitartean, zalantzarik gabe, euskaraz arituko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.