Norberaren zaintzarako tailerra

Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen tailerra antolatu du udal bibliotekak Osakidetzarekin elkarlanean.

Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen tailerra antolatu du udal bibliotekak Osakidetzarekin elkarlanean. Paziente Bizia programaren barruan dago tailerra, eta helburua nork bere burua zaintzen ikastea da. Zazpi asteko iraupena izango du tailerrak, eta otsailaren 6an hasita martxoaren 20a arte egingo dute tailerra Xenpelar etxean, asteartero, bi ordu eta erdiko saioetan banatuta (10:30-13:00). Hartzaileak, berriz,  prozesu onkologikoa pasa duten (tailerra hasi baino urtebete lehenago, gutxienez) pertsonei edo zaintzaileei zuzenduta dago. Informazio gehiago webgunean kontsulta daiteke, eta argibide gehiago, berriz, posta elektronikora mezua bidalita jaso daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.