Guillan, Cobo, Telleria eta Mikel Martinez, antolatzaileetako bat.
Oier Guillanek (Donostia, 1975) Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria jaso du gaur eguerdian, euskarazko gidoi onenarengatik.
Ero, ia lana saritu dute. Guillan Javier Barandiaran aktore eta brigadistak 2003an Bagdaden izandako esperientzietan oinarritu da gidoi hori idazterako orduan.
Cafe Bar Bilbao Sariak 15. ekitaldia du aurten. Iñigo Cobo santurtziarra izan da gaztelerazko gidoi onenarengatik saritu dutena,
Oaxaca en dos lanagatik. Sari Berezia, berriz, Patxo Telleriari eman diote,
Tabernaria gidoi laburrarengatik. Irabazle bakoitzak 750 euro jasoko ditu.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 41 gidoi jaso dituzte aurtengo sariketan. Horietatik 28 gazteleraz izan dira, eta gainontzeko hamahiruak, euskaraz. Epaimahaikideek lan zaila izan dutela ziurtatu dute, maila oso altuko lanak aurkeztu baitituzte.
“Eskertzeko lana”
Oier Guillanek oso pozik hartu du saria. “Cafe Bar Bilbao Saria ekimen propioa da, teatroaren munduan ibiltzen den jendearena. Kariño handia diet”, esan du Guillanek. Gaineratu duenez, hamabost urte daramate lanean, eta oso eskertzekoa da egiten duten lana: “Oso serio hartzen dituzte sariak, epaimahaia-eta sortzen dute. Are gehiago pozten du badakidalako teatroari buruz dakien jendeak hartu duelako erabakia”. Cafe Bar Bilbaoren lana goraipatu du, era berean.