Ostiralean iritsiko dira kaldereroak San Pedrora

19:00etan irtengo da konpartsa, frontoitik

Lehengo igandean ibili ziren Trintxerpen, eta ostiral honetan (Otsailak 2) heldu dira San Pedrora. Kaldereroek inauterien etorrera iragarriko dute kantari, ohi bezala, zartaginak eta mailuak gogor astinduz. 19:00etan aterako da perzkinen konpartsa frontoitik, baina ordubete lehenago elkartuko dira parte hartzaileak, udal aretoan, txokolate jatea egin, mozorroak prestatu, eta makilatzeko. Inauterietan, herri bazkaria San Pedron, otsailaren 10ean ospatuko dituzte aurten inauteriak. Herri bazkaria antolatu du jai batzordeak egun horretarako, eta gaur da izena emateko azken eguna. Mezuan haur eta heldu kopurua zehazteko eskatu dute antolatzaileek. Horrez gain, inauterien antolakuntzarekin aurrera egiteko, gaur bertan bilduko da berriro jai batzordea, 19:30ean, alkateordetzan.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.