Ostegunean izango da batzarra, 18:00etan, Bekoz Beko elkartearen egoitzan.
Iazko martxoak 8ko elkarretaratzea, Pasai Antxon.
Antxoko mugimendu feminista hasi da martxoaren 8a prestatzen, eta deialdi bat luzatu du, ostegunean, hilak 1, Bekoz Bekoren egoitzan batzarrera biltzeko. 18:00etan hasiko da bilera, Zumalakarregi kaleko lokalean.
Martxoaren 8an emakumeon greba dago deituta mundu osoan, eta Antxoko Harremantxo eta Bekoz Beko taldeek bat egiteko erabakia hartua dute jada.
Deialdia prestatzen hasteko
lehen batzarra, eskualdekoa, lehengo larunbatean egin zuten Oiartzunen. Orain, baina, Antxon zer eta nola antolatu erabaki nahi dute, eta horixe da, hain zuzen, deialdiaren zioa.
“Batera egiten dugu deialdia. Arrazoiak eta moduak mila dauzkagulako kalera irteteko
“, azaldu dute Harremantxo eta Bezko Beko taldeko emakumeek
eta “Bekoz Bekok duen lokal berrira hurbiltzera animatu” eta “informatzera, ideiak ematera edo bultzatzera
“ animatu dituzte emakume antxotarrak.
Bideoa bat ere zabaldu dute, martxoaren 8ko plantora batzeko arrazoiak zabaldu asmoz.