Martxoaren 8ko plantorako zortzi arrazoi

Martxoaren 8ko greba feminista prestatzen hasi dira.

Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko larunbatean egindako bileraren irudia.

Oarsoaldeko Mugimendu Feministak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Martxoaren 8rako, nazioartean antolatutako greba feministarekin. Joan den larunbatean bildu ziren lehen aldiz plantoari forma eman, elkarrekin hausnartu eta erabakiak hartzeko Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo 50 emakume. Zaintzan, lantegietan, kontsumoan, eta ikastetxeetan, lau arlo horietan planteatu dute greba egitea.

Orain bideoa zabaldu dute. Martxoaren 8ko plantorako arrazoiak bildu dituzte bertan, batzuk baino ez, zortzi. Hezkuntza publiko, laiko eta feminista, zaintza lanak berdintasunean banatzea, tasa arrosa ezabatzea, lan bera egiteagatik berdina kobratzea dira aldarrikapenak, baina salaketek ere badute tartea, eta besteak beste testu liburuetan emakumeak ezabatu izana, edota kontsumo arduragabeak beste herrialdetako emakumeen heriotza dakarrela diote.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend