Beheko Plaza eta Elizalde ikastetxea aparkaleku bilakatuko dira ihoteetan
Ostiral arratsaldetik igandera bitartean emango dute zerbitzu hori, aparkatzeko toki gehiago izate aldera
Datorren asteburuan iritsiko dira intxixu eta sorginak. Horiekin batera, oiartzuarrak itxuraldatu egiten dira. Pertsonak ez ezik, herriko beste hainbat txokok ere mozorroa jantziko dute asteburuan. Tartean, Elizalde Herri Eskolako jolastokia eta Beheko Plazako pilotalekua. Izan ere, ihoteek irauten duten bitartean, aparkaleku bilakatuko dira herriko bi txoko horiek, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez. Ihoteekin gozatzera plaza ingurura hurbiltzen direnek beren ibilgailuak utz ditzakete ostiral iluntzetik igande arratsera bitartean. Lehenago, ostiral goizean, Elizalde Herri Eskolako ikasleek desfilea egingo dute beren ikastetxeko jolastokitik aterata, eta 11:00etan handik Elorsoro kiroldegira abiatuko dira. Haurtzaro Ikastolakoen txanda arratsaldean izango da. 15:30etik 16:30era elkartuko dira, ikastolako anfiteatroan. Ondoren etorriko dira burrunba, txokolate jatea eta sorgin eta intxixuak. Egitarau osoa ikusteko,