Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriko eragileentzako 2018ko diru laguntzak zehaztu dituzte

Urteko lehenengo plenoa egin dute, diru ekarpenak emateko; egon da beste gairik

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/02/01
plenoa oiartzun 2018

Udaletxeko pleno aretoa izena ematen dion horretarako erabili zuten atzo.

Urteko lehenengo plenoa egin zuten atzo arratsean, hamalau puntukoa. Oro har, aurtengo diru laguntzak zehaztu zituzten, herriko eragileen artean —arlo askotakoak— banatzeko. Arraztalo gaixo psikikoen familien elkarteak 53.000 euro jasoko ditu, egiten dituen jarduerak aurrera eraman ahal izateko: baratzeak, kontsumo kooperatiba, material didaktikoa… Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergora —Urmendiri— 700.000 euro bermatuko dizkiote, 0-3 urte arteko euskarazko eredua eskaintzen jarraitzeko. Haurtzaro Ikastolarekin, berriz, 2021era arte luzatu dute hitzarmena, eta 2018an 446 euro bideratuko dituzte ikasle bakoitzeko.

Kirol taldeak eta museoak

Kirol arloko hamabost eragilek ere jasoko dute aurtengo diru laguntza: Girizia eta Haurtzaro mendi taldeek; Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak eta Lartaunek, txirrindularitzan; Intxixu Trailek; Mikel Deuna Euskal Makil Jokoa elkarteak; Muturreko Kirolak elkarteak; Oiartzun Kirol Elkarteak; Oarsoaldea Igeriketak; Oiartzungo Saskilagunek; Power Rangersek; Tximeletak; eta, azkenik, pilotako Oiarpe eta Txostek. Kulturari dagokionez, Soinuenea eta Luberri museotara beste urte batez bideratuko dituzte diru laguntzak. Herri Musikaren Tokoak 87.000 euro jasoko ditu, eta geologia interpretazio zentroak, 63.736 euro. Diru laguntza horiek guztiak aho batez onartu zituzten, Arraztalorena izan ezik, Jon del Olmo zinegotzia bertako kide baita eta.

Gainontzeko puntuak

Gainontzeko gaiei dagokienez, kirol eremuen kudeaketa, mantenu, garbitasun eta ustiaketan enpresa aldaketa egon da aurten. Aurreko kudeatzaileen kontratuaren bukaera eta bermearen itzulera adostu zuten. Gainera, hiri garbiketa eta hondakinen bilketaren zerbitzuaren berritzea eta berrikuspena bozkatu zituzten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.