Santa eskean irteteko gonbidapena luzatu du Alkartasunak
Santa Ageda bezpera igandea dela baliatuta eguerdian irtengo dira kantatzera, eta ondoren, sagardotegian bazkalduko dute.
Inauteriei begira ere hasia da Alkartasuna, eta gogorarazi du hilak 9an, ostiraleko Lantzeko inauteria ospatuko dutela Antxon. Ziripot, Miel Otxin, Zaldikoa, Perratzaileak… eta baita txatxoak ere, guztiak ibiliko dira kalez kale Antxon.
19:00ean irtengo dira Azokatik, eta herriari buelta eman ondoren Miel Otxin lapurra erreko dute Gure Zumardian. Haur eta gurasoak, guztiak gonbidatu dituzte kalejirara, “arropa koloretsuak soinean jantzita, kalera irtetera”.

