[Bideoa] Urtarrila oparoa izan da Abaraxkan
Ludotekakoek urtarrilean egin duten ekintza sortarekin bideoa atera dute, beren lana ezagutarazteko
Otsailak seigarren eguna du gaur, eta Abaraxka Udal Ludotekakoek urtarrilean zehar egindako lanari errepasoa eman diote, bideo batekin (ikus behean). Ez da makala izan 2018 urteko lehen hilabeteko uzta: Familia Eremura sendiak hurbildu dira, kanaberak bildu dituzte, kantu merienda egin dute, Torri Gukineko edadetuak hurbildu dira, Oiartzunentzako kanta bat sortu dute… Hori, eta beste hainbat gauza gehiago.
