Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskara eta galegozko poemak, gaur, udaletxean

Galiziako XX. mendeko zazpi poetaren lanak irakurriko dituzte, gaur arratsaldean; bihar 'Sitio distinto' proiektatuko dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/02/07
alvaro cunqueiro

Alvaro Cunqueiro izango da errezitatuko duten poetetako bat.

Urtero, otsailaren hasieran, Kontxa Murgia Egaña (Oiartzun, 1806ko otsailaren 3-Santiago, 1854) zena omentzen dute. Galiziar nazionalismoaren bultzatzaileetako bat izan zen Manuel M. Murgiaren ama izan zen oiartzuarra. Bi herrien arteko lotura indartzeko aprobetxatzen dute urteurrena hura. Horrela, gaur poesia errezitaldi musikatua egingo dute. XX. mendeko zazpi poeta galiziarren lanak irakurriko dituzte, euskaraz eta galegoz, Antton Kazabon idazleak eta Xose Estevez historialariak. Joseba Sarrionandiak galegotik euskarara itzuli zituen hainbat poema, Poemas naufragos. Galegoz heldutako poemak (Susa, 1991) liburua osatzeko, eta hori izango da gaurko errezitaldiaren oinarria. Honako poeta galiziarren lanak irakurriko dituzte: Manuel Antonio, Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesia Alvariño, Luis Pimentel, Luis Seoane eta Celso Emilio Ferreiro. Euskal Herriko ordezkaria Antton Kazabon bera izango da, eta bere Bide zaharretik eta Ez galdetu poemak irakurriko ditu, bi hizkuntzetan baita ere. Edurne Saizar pianistak, Haizea Lekuona flautistak eta Oihane Mitxelena soinujoleak jarriko dute musikaren partea. Emanaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Bihar, dokumentala

Ekitaldien segida bihar izango da, toki eta ordu berean. Kasu horretan, Sitio distinto dokumentala eskainiko dute. Izena Os Resentidos musika taldearen Galicia, sitio distinto abestian du jatorria. Davide Cabaleirok zuzendutakoa da, eta Euskal Herrira etorritako galiziarren testigantzak jasotzen ditu; integrazioaren ikuspuntutik egin beharrean, interakziotik egiten da begirada. Horrela, galiziarrekin harremana duten euskaldunen lekukotasunak ere hartu dituzte. Zuzendaria bera egongo da emanaldian (trailerra ikusteko, jo behera). Larunbatean, berriz, Kontxa Murgia Egaña zena omenduko dute, haren jaiotetxea izan zenean —egungo Manuel Lekuona biblioteka dena—. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta Estevezek berak eta Josune Cousillas Kultura zinegotziak hartuko dute hitza. Estevez Galiziako pertsonaia bat ezagutarazten saiatzen da urtero, eta, aurreratu duenez, Alexandre Boveda izango du hizpide. Partido Galeguistaren sortzaile izan zen, eta 1936ko gerran fusilatu zuten. Lartaungo txistulariek zein Donostiako Trisquele gaitajole taldeak hartuko dute parte bertan. Bukatzean, luntx bat eskainiko dute. Jardunaldiak Trintxerpeko Fato Cultural Galego Daniel Castelaok, Donostiako Galizia Etxeak eta Oiartzungo Udalak antolatu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.