Garaipenaren bidera itzuli dira Trintxerpeko neskak

4-1 irabazi zioten ostiralean Lasarte-Oriako Trumoi taldeari.

erdibana

Garaipenarekin sentsazio onak berreskuratu ditu taldeak.

Azkeneko bi partidak galdu ondoren Trintxerpeko Erdibana taldeak neurketa irabaztea lortu zuen ostiralean. 4-1 gailendu zitzaion Lasarte-Oriako Trumoi taldeari, eta azkeneko partidan mina hartu zuen Irati taldekideari dedikatu diote garaipena. Partidaren hasieratik aurreratu ziren trintxerpetarrak markagailuan. Urrutitik egindako bi jaurtiketak tarteko lortu zituzten lehen bi golak, partida hasi eta berehala.   Saioak egin zuen lehen gola eta bigarrena Amaiak. Hirugarrena, berriz, Iratik lortu zuen, atsedenaldiaren aurretik hura ere. Bigarren zatian, lasartearrek egin zuten gola, falta zuzen baten ondorioz, baina zuri-urdinek  laugarren gola egitea ere lortu zuten,  korner batetik. Mari Lolik lortu zuen Trintxerperen laugarrena. Garaipenarekin taldekideak “sentsazio onak berreskuratu” dituztela adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete Donibaneko kiroldegira bertaratutakoei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.