Pasaiako kirol emaitzak

Antxoko Areto Futbol taldeak hiru puntu garrantzitsu poltsikoratu ditu.

afantxo

Sailkapeneko hirugarren postua dira antxotarrak, eta pixkanaka liderrekiko distantziak murrizten.

Hiru puntu garrantzitsu lortu ditu asteburuan Antxoko Areto Futbol Taldeak hirugarren postuan jarraitzeko. Partida hasi eta berehala aurreratu zen markagailuan Soloarte, eta ondoren defentsan trinkotu. Zuri-gorriek berdinketa lortu ba zuten ere, berehala egin zieten bigarren gola kontrarioek, eta atsedenaldira 2-1 galtzen iritsi ziren aukera garbietan huts egin ondoren. Bigarren zatian lortu zuten antxotarrek markagailua iraultzea, partida bukatzeko zortzi minuturen faltan. Golegiak, aste honetan, Mauro eta Nas (2). Futbola Erregional Ohorezko Maila: Bergara 1 – 3 Pasaia. Erregional Preferentea: Trintxerpe (atsedena). Sanpedrotarra (atsedena). 1. Erregionala, Igoera Fasea, 1. multzoa. Pasaia 1 – 2 Dunboa Eguzki. 1. Erregionala Kopa, 1. multzoa. Trintxerpe  (atsedena). Gaztea, Ohorezko Maila Trintxerpe 2 – 4 Martutene. Areto futbola Nazional Liga, 3. Maila Soloarte 2 – 3 Afantxo. Gipuzkoako Liga, Seniorrak Trintxerpe Erdibana 4 – 1 Trumoi Taberna Eguzki. Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Txikipoli ZKE 29 – 18 Donibane Rueda Impermeabilizaciones. Gipuzkoako Trofeoa Junior Mutilak Donibane Eskubaloia  (atsedena). Hockey Ipar Liga Pasaiako Trintxer  (partidarik ez).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.