Leihatila bakarrean artatuko dituzte herritarrak astelehenetik aurrera.
Zu! Zure Udala Arreta zerbitzua datorren astelehenean (hilak 19) zabalduko du udalak. Arreta leihatila bakarrean egingo die herritarrei ordutik. Errenteria 2025 Plan Estartegikoaren barruan kokatu du udalak Zu! Zure Udala zerbitzua, eta helburua, “Herritarrak administrazioaren erdigunean” jartzea dela jakinarazi zuen zerbitzua aurkezteko unean, “horregatik aritu gara aldatzen tramiteak, barne funtzionamendua eta arreta emateko modua ere aldatu egingo da”.
Espazioarekin batera, arreta ordutegia ere moldatuko du Errenteriako Udalak, “udal moderno eta hurbila” sortzeko. Datorren astelehenean, Zu! Zure Udala zerbitzua martxan jartzen duenetik 07:30etatik 15:00ak arte egunero, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00ak arte izango da zabalik. Ordutegi berriarekin “herritarren beharretara” moldatu nahi dute, “jende askok lan egiten du bulego ordutegiarekin eta ezinezkoa du bestela udalera etortzea”.
Zerbitzu berriarekin jauzi kualitatiboa emango du udalak herritarrei arreta emateko moduan arduradunen hitzetan, “besteak beste, tramite guztietan formatutako zortzi pertsonek emango dute arreta. Herritarra udalera etortzen denean puntu bakar batean artatuko dute, tramite guztien gainean profesional bakarrak bidera dezan. Paperak izatea mugitzen direnak nahi dugu, eta ez herritarrak”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.