Gizon bat atxilotu dute estanko batean lapurreta egitea leporatuta

Indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatu diote atxilotuari Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Errenterian. Indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatu diote atxilotuari Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak ustez, lapurreta egin zuen joan den hilaren 8an Kaputxinoak auzoko Sorgintxulo kaleko estanko batean. Biktimak salatu duenez, gizon batek laban handi batekin mehatxu egin zion estankoa zabaltzen ari zenean. Tabako pakete batzuk, eta kutxan zuen dirua eraman zituen lapurrak. Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, abiatutako ikerketari esker identifikatu du Ertzaintzak ustezko lapurra, 18 urteko gizona eta errenteriarra. Herenegun atxilotu zuten gizona bere etxean indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.