Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa igandean da. Emaitzetatik harago, Lezon urtean zehar egiten diren ekitaldien artean esanguratsuenetakoa bihurtu da.
Iazko podiuma osatu zutenak.
Iaz Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren laugarren ekitaldia egin zuten. Aurtengoaren antzera, dortsalak berehala agortu egin ziren, ordu gutxi batzuetan. Gizonetan Iker Oliveri hondarribiarra laugarrenez izan zen irabazle, lautik lau lortuz. Lurdes Oiartzabalek etxean irabazi zuen lehenengoz.
Irabazleetatik harago, mendiko lasterketa horretan lezoar ugarik laguntzen dute, antolaketa lana mardula izanik, askoren laguntza behar dutelako antolatzaileek. Eta herriak erantzuten du, oso ondo gainera.
Igandeko (hilak 18) 10:00etan hasiko da proba nagusia (gazteen lasterketa barne). 10:15ean, herrigunean, haurrenak egingo dituzte.
Jarraian dauden loturetan, iazko argazki galeriak ikus daitezke (2016koak ere), gogoratzeko zer nolakoa izan zen Lezo-Jaizkibelen laugarren ekitaldia. Gainera, aurtengo edizioaren aurkezpenaren berri ere izan daiteke.