Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Zu! Zure Udala' zerbitzuarekin, aro berri bat zabaldu du udalak

Jarduera administratiboaren eta politikoaren erdigunean herritarra eta bere beharrak jarriko ditu espazio berriak, astelehenetik aurrera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/16
Julen Mendoza 1 zenbakia duen txartelarekin.

Julen Mendoza 1 zenbakia duen txartelarekin.

Zu! Zure Udala herritarren arreta zerbitzua astelehenean zabalduko du Errenteriako Udalak, eta gaur ofizialki inauguratu du. Jarduera administratiboaren eta politikoaren erdigunean herritarra eta bere beharrak jarriko ditu espazio berriak. Julen Mendozak hartu du hitza. Pozik, ilusio handiz aritu da. Izan ere, Zu! Zure Udala zerbitzua Errenteria 20025 plan estrategikoaren proiektu nagusienetako bat dutela nabarmendu du, eta egi bihurtu dute. Zerbitzuarekin, XXI. Mendeko administrazioa zabaldu dutela esan du Mendozak, burokrazia atzean utzita, tramiteak azkartuko dituen administraziora egin dute jauzi: “Administrazio berria da. Gaur aro berri bat ireki dugu gure administrazioarentzat, eta beraz, herritarrentzat”. Azken horiek jarri nahi ditu udalak erdigunean, herritarrak, eurekin harreman hobeagoa izan, eta horretara dator, hain zuzen ere, zerbitzu berria. Alkateak aipamen berezia egin die langileei, eta eskerrak eman prozesu guztian zehar erakutsi duten pazientziagatik eta egin duten lanagatik: “Eremua egokitzeko lanak egin ditugu, txukun gelditu da oso, baina txukuntasun horren atzean bi-hiru urteko lana dago, eta hori da balioan jarri behar dena”. 2015eko irailaren 1ean hasi zuen ibilbidea udalak leihatila bakarreko zerbitzua egi bihurtzeko, eta lehenik eta behin, 200 espediente begiratu, homologatu eta elektroniko bihurtu zituzten, “izugarrizko lana suposatu du horrek guztiak eta digitalizazioak, egungo administrazioa lortzeko”. Azken faseak ere, lan handia suposatu duela erantsi du. Prozesua egin zuten zerbitzuan arituko diren zortzi langileak aukeratzeko. Orain arte egindako lan guztiak, ordea, epe laburrean onurak ekarriko dituela sinistuta azaldu da Mendoza. Inaugurazioetan zintza mozten da. Mendozak ez du ordea halakorik egin Zu Zure Udala zerbitzua ofizialki inauguratzeko. Txanda emateko makinara hurbildu, eta txartela atera du, lehenengoa. Berak gaur egin duen keinua, astelehenetik aurrera hamarnaka herritarrek errepikatuko dute, eta orain arte baino erosoago egin ahalko dituzte tramiteak, puntu bakar batean eta ordutegi zabalago batekin, astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara zabalik izango delako, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara. Mahairen bestaldean, tramite guztietan formatutako zortzi langile arituko dira arreta egiten. Horrekin batera, espazioa ere berritu dute, herritarra eserita eta eroso artatzeko. Zortzi arreta gunetan gainera, ordainketa-pasabidea instalatu dute, eta horrela, herritarrek ordaintzeko aukera izango dute bankura joan behar izan gabe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.