Pasaiako kirol emaitzak

Antxoko Areto Futbola Taldeak puntuak gehitzen jarraitzen du; sailkapeneko hirugarrenak dira zuri-gorriak eta pixkanaka liderrekiko distantzia murrizten ari dira.

Ez dute erreza izan, baina, gogotik borrokatuta beste hiru puntu gehitzea lortu dute asteburuan AFantxo areto futbol taldekoek, Otxartaberi 5-3 irabazita. Xabi, Mauro(2), Sanz eta Iosu izan dira aste honetako golegileak.  Garaipen honekin antxotarrak sailkapeneko hirugarren postuan sendotzen ari dira. 39 puntu dituzte jada, eta pixkanaka liderrekiko distantziak murrizten ari dira. Futbola Erregional Ohorezko Maila: Pasaia 1 – 1 Mondragon. Erregional Preferentea, lehenengo multzoa. Trintxerpe 2- 1 Orioko. Sanpedrotarra 0 – 0 Mariño. 1. Erregionala, Igoera Fasea, 1. multzoa. Aloña Mendi 4 – 0 Pasaia . 1. Erregionala Kopa, 1. multzoa. Trintxerpe 6 – 1 Asoleus. Gaztea, Ohorezko Maila Sporting de Herrera 0 – 1 Trintxerpe. Areto futbola Nazional Liga, 3. Maila Afantxo 5 – 3 Otxartabe. Gipuzkoako Liga, Seniorrak Teep Samaniego Orixe Tolosaldea 0 – 2 Trintxerpe Erdibana. Donibane Eskubaloia Euskadiko Senior Mutilak Liga Donibane Rueda Impermeabilizaciones 21- 24 Amazda Urdaneta. Gipuzkoako Trofeoa Junior Mutilak Donibane Eskubaloia  (atsedena). Hockey Ipar Liga Kale lagunak1 – 0 Pasaiako Trintxer.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.