Txakur kakak, jabeen ardura direlako

Txakur kakak biltzeko zaborrontzien mapa digitala osatu du Oiartzungo Udalak.

Txakur kakak biltzeko zaborrontzien mapa digitala egin du udalak.

Txakur kakak biltzeko zaborrontzien mapa digitala egin du udalak.

Txakur kakak  biltzeko zaborrontzien mapa digitala osatu du Oiartzungo Udalak. Halako 35 zakarrontzi baino gehiago daude zenbait urtetik hona udalak jarrita Altzibar, Arragua, Elizalde, Ergoien, Iturriotz eta Ugaldetxon, baina hala ere, auzoetan egindako batzarren errondan kexa bera jaso du udalak: kalean utzitako txakur kakak. Batzar guztietan errepikatu dela nabarmendu du udalak, eta horrek, agerian utzi du auzotarren arteko elkarbizitzan duen eragina. Txakurren jabeak direla euren etxeko animalien arduradunak argi esan du udalak, eta haien hondakinak egoki kudeatzen laguntzeko txakur kakak biltzeko zakarrontzien mapa digitala egin du orain, “zakarrontziak erabil ditzaten”. Zaborrontziak erabilita oiartzuarren arteko elkarbizitza hobetuko den zalantzarik ez du udalak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.