Oarso aldizkarirako lanak aurkeztu daitezke

Aurtengo Oarso aldizkaria prestatzen hasi dira, eta horrekin batera lanak aurkezteko epea zabaldu dute datorren maiatzaren 2ra arte.

oarso aldizkaria aurkeztu dute.

Oarso aldizkariaren iazko alearen aurkezpena.

Aurtengo Oarso aldizkaria prestatzen hasi dira, eta horrekin batera lanak aurkezteko epea zabaldu dute datorren maiatzaren 2ra arte. Oroitzapenak, ospakizunak, urteurrenak,  pertsonaia ospetsuak, kirola, kultura eta literaturaren gaineko lanak biltzen ditu tradizionalki aldizkariak, baita urtean zehar Errenteria-Oreretanizan diren gertakariak. Kolaboratu nahi duten pertsona guztiek aukera izango dute, eta horri begira, udalaren web orrian dauden gomendioak jarraitu baino ez dute interesdunek. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke aldizkarirako, baina euskaraz idaztera animatu dute arduradunek, “euskaraz idatzitako artikuluen portzentajeak bilakaera ona izan badu ere, garrantzitsua iruditzen zaigu kopurua handitzen jarraitzea”. Horretara animatu dituzte kolaboratzaileak, eta dei berezia egin diete, gainera, emakumeei parte har dezaten, “kolaboratzaileen artean kolektibo minoritarioa delako emakumeena”. Lanak Udal Artxiboan aurkeztu edo posta elektronikoz bidal daitezke. Zalantzak argitzeko, berriz, 943 44 96 10 edo 943 44 96 26 telefono zenbakira dei daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.