Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin eta bideoarekin] Munttarpe, Lehen Mailara, eta ia txapeldun

Munttarpe Eskubaloi Klubaren gizonen taldea aro gozoan dago. Matematikoki igoera lortu ondoren, liga irabazteko zorian dago asteburuan irabazita.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/02/26
munttarpe

Munttarpeko jokalariak, larunbatean, zaleak agurtzen.

Ezarritako helburua bete egin zuten Munttarpe Eskubaloi Klubeko kideek. Joan den asteburuan igoera matematikoa lortu zuten Saiekoren etxean irabazita. Eta larunbatean, Elgoibarren kontra Bekoerrotan 28-25 irabazita, Gipuzkoako Bigarren Mailako txapeldun izateko ia atzera bueltarik gabeko urratsa egin zuten. Izan ere, ia liga guztian zehar puntuz berdinduta joan dira Munttarpe eta Elgoibar, eta asteburu honetan hautsi egin da berdinketa hori. Gainera, bi taldeen arteko gol average-a alde jarri dute lezoarrek, Elgoibarren 24-22 galdu, baina etxean hiru goleko aldearekin irabazi zutelako larunbatean. Lezoarrek liga bukatzeko bi jardunaldi faltan dituzten arren (hurrengo asteburuan atseden dute, eta martxoaren 11ko eta 18ko asteburuetan jokatuko dituzte azken bi lehiak) eta ikusita sasoia nola joan den, oso zaila da bi partida horietan hanka sartzea. Bi neurketa horietan Ordizia kanpoan (lehen itzuliko partida 34-17 irabazi zuten lezoarrek) eta Hondarribia etxean (han 16-37 mendean hartu zituzten bidasoarrak) izango ditu aurkari Munttarpek. Ia zakuan dute liga. Oraintxe lau puntuko aldea ateratzen diote Elgoibarri sailkapen nagusian, baina horiek partida bat gutxiago dute jokatuta. Ospakizunen betea izan zen larunbatean Bekoerrotan bizi izan zena. Igoeraz gain, ia-ia lehen postua eurena delako poztasun gune izan zen herriko kiroldegia. Orain, sasoia ondo amaitu eta hurrengoan pentsatzen hastea falta da. Hemen, Munttarpe-Elgoibar partidaren bideoa (Iturria: Iraulitarrak Youtube kanala): Beste emaitzak Igoerarako borrokan dabilen beste taldea Allerruren gizonen talde nagusia da. Solbentziaz irabazi zuten asteburuko partida (0-5 Oiartzunen etxean), eta hori aurreko asteburuan liderrari, Deusto Donostiari etxean 1-0 irabazi ziotela erantsiz gero, sasoiaren azken txanpa indartsuan sartuta dago futbol taldea. Liderra puntu bakarrera dute Allerrukoek. Bestalde, honakoak dira Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzak: FUTBOLA Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun-Allerru 0-5
Emakumeen Erregionala, Kopa
  • Allerru-Amara Berri 6-1
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
  • Allerru-Trintxerpe 1-0
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
  • Danena-Allerru A 1-2
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
  • Behobia-Allerru B 3-0
ESKUBALOIA Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
  • Legazpi-Munttarpe 24-24
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Munttarpe-Elgoibar 28-25
ARETO FUTBOLA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Jaixki AFT-Lauburu 2-3
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Gaintxu AFT-Cecilia Fruta Denda 3-1
SASKIBALOIA Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Oarso-Kurkubi 50-57
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.