Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kaleratze bati aurre egiteagatik LAB-eko kide bat epaituko dutela salatu dute

Errenteria-Oreretako LAB sindikatuko kide bat epaituko dute datorren asteazkenean (martxoak 7) Donostiako epaitegian, Enrique Rodriguez Zarzuelo farmaziako nagusiak sindikatu abertzalea "derrigortzeengatik" salatu eta gero.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/02/27
LAB sindikatuko ordezkariek agerraldia egin dute salaketa jarri duen farmaziaren aurrean.

LAB sindikatuko ordezkariek agerraldia egin dute salaketa jarri duen farmaziaren aurrean.

Errenteria-Oreretako LAB sindikatuko kide bat epaituko dute datorren asteazkenean (martxoak 7) Donostiako epaitegian, Enrique Rodriguez Zarzuelo farmaziako nagusiak sindikatu abertzalea “derrigortzeengatik” salatu eta gero. Gogor salatu dute erabakia gaur LAB sindikatuko hainbat enpresetako ordezkariek, salaketa jarri duen farmaziaren aurrean egin duten agerraldian. Askatasun sindikalaren alde eta ekintza sindikala aurrera goiburua zuten kartelak esku artean, bildutakoek, gogora ekarri dute, farmaziako nagusiak ez zuela onartu hauteskunde sindikalak bertan egitea, eta horren harira, langile bat kaleratu zuela: “Urtebete pasa da farmazia honetan hauteskunde sindikalak egiten saiatu ginenetik. Eta saiatu diogu, XXI. mendean ulertezina izan arren, farmazia honetako nagusiak bereak eta bi egin zituelako hauteskunde horiek egin ez zitezen. Ordutik, bertako langileen eskubideak behin eta berriz urratu dituzte, eta gu, LAB sindikatua, epaitegiko zitazio batekin aurkitu gara”. Bildutakoek LAB sindikatuak egiten duen lanarekin “harro” azaldu dira, “harro, halako nagusikerien aurrean kikildu ordez, hortzak erakusten dakielako, eta behar denean, adostasunera iristen dakielako. LABek ez du langilea bakarrik uzten. Talde gisa antolatu, eta elkarlanean egiten diogu aurre gatazkari. horiek direlako gure funtzioak: langileak antolatzea beren eskubideen defentsan, langileon bidelagun izan, eta ekintza sindikalaren bidez erasoei erantzutea”. Farmazia horretako nagusiak, bertako langile bat “bidegabeki” kaleratu zuela ekarri dute gogora, eta halako egoeren aurrean LAB sindikatua ez dela besoak gurutzatuta gelditzen, “Zer uste zuen nagusiak, gure herrian, gu ere erabiltzaile ginen farmazia batean emandako gehiegikeriak ez genituela salatuko? Berak probokatutako egoera batek ez zuela herri haserrea piztuko?”. Gogor salatu dute sindikatuaren aurka farmaziako nagusiak zabaldu duen epaitegietako bidea, eta halako jarreren aurrean langileek bizi duten babesgabetasuna, “farmaziaren jabea ez zen kikildu antzinatasun gutxien zuen langilea kaleratzeko garaian, legeak onartzen zion indemnizaziorik ziztrinena aukeratuta. Langileen babesgabetasunaren beste adibide bat da hori, legeak hau bezalako nagusiek edonor, arrazoirik gabe, otzan eta pasibo ez izateagatik, kaleratzea baimentzen die  diru kopuru exkax baten truke. Geroz eta gehiago dira patronalaren pribilegioak, eta geroz eta gutxiago langileen eskubideak”. LAB sindikatuaren epaile bakarrak langileak direla esan dute agerraldia amaitzeko, “langileok osatzen dugulako LAB, eta guregana datorren langile bakoitzak gure tresna guztiak izango ditu eskura, langile bakar bat ere ez dugulako bakarrik utziko. LABen langile guztiok dugu tokia gure eskubideen defentsan borrokatzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.