Hilabete honi dagokion ohiko plenoa egingo dute gaur Errenteria-Oreretan, 18:30ean hasita. Aztertuko dituzten gaien artean, Martxoaren 8ko grebaren gainean Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa dago.
Aurreko urte bateko Martxoaren 8ko manifestazioa.
Hilabete honi dagokion ohiko plenoa egingo dute gaur Errenteria-Oreretan, 18:30ean hasita. Aztertuko dituzten gaien artean, Martxoaren 8ko grebaren gainean Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa dago; alderdi politiko guztiek babestu dute mozioa gaurko plenoan aztertzea.
Horrekin batera, beste sei puntu aztertuko ditu plenoak gaur. Hainbat garaje plazen prezioak eguneratzea eta hainbat kanon eta prezio onartzeko proposamena aztertuko dute, eta hasierako onespena ematea txakurrak eduki eta zaintzeko udal ordenantza arautzailearen lehen aldaketari.