Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Berdintasuna udaleko sail guztien erabakietan kontuan hartuko da

Genero mainstreaminga ezarriko dute Oiartzungo Udalean, plenoak hala erabakita; genero politikak transbertsalak izango dira

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/03/01
2018ko otsaileko plenoa

Udalaren politika guztietara iritsiko da genero ikuspegia.

Genero mainstreaminga ezarriko dute Oiartzungo Udalean. Hala erabaki zuen atzo arratsaldean egin zuten plenoan, presente zeuden zinegotzi guztien aldeko botoarekin. Ingelesezko izen horren definizio teknikoa honakoa da, 1995ean ezarri zenez: “Politikaren izaera osoaren berrantolaketa da, eta horrek integrala, estrukturala eta horizontala izan behar du. Sail, maila eta fase guztietan eragin beharko du. Ezinbestekoa izango da politikarien parte hartzea, baita baliabide espezifikoak jartzea ere”. Horrela, Oiartzungo Udalak berdintasun mahai politiko bat eta beste tekniko bat martxan jarriko ditu, emakume eta gizonen arteko berdintasunera iristeko bidea urratzeko asmoz. Batzorde politikoak berdintasun politiken ildo estrategikoak definituko ditu agintaldi bakoitzean, baita horiek aurrera eramateko baliabideak sortu ere. Horien jarraipena ere egingo dute. Batzorde teknikoa, berriz, koordinaziorako egitura egonkorra izango da, eta estrategiak aurrera eramateko ardura izango du. Udaleko sail bakoitzeko ordezkari bat izango da bertan.
agurtzane lekuona

Agurtzane Lekuona Berdintasun zinegotzia, azalpenak ematen.

Agurtzane Lekuona Berdintasun zinegotziak genero mainstreaminga ezartzearen prozesua azaldu zuen, laburbiltze aldera. Horrela, udaletxeko sail guztien politika guztietan genero ikuspegia txertatuko dela iragarri zuen. “Orain Berdintasun teknikari bat daukagu, baina helburua da sail hori isolatua ez izatea. Horregatik sortuko dira mahai teknikoa eta politikoa. Sail arteko batzordeak izango dira, eta batzorde teknikoak zehaztuko du zer egin behar den, eta batzorde politikoak ikusiko du betetzen ari den ala ez”, esan zuen.

Beste puntuak

Ez zen berdintasunaren ikuspegitik onartu zuten puntu bakarra izan. “Tokiko bizitzan emakume eta gizonen arteko berdintasuna” lortzeko helburua duen Europako Gutunarekin bat egin zuen udalak EH Bildu eta EAJko zinegotziek. Beste arlo batzuetan murgilduta, 2014ko San Marko Mankomunitateko aurrekontuen Oiartzungo Udalari jarritako helegitearen berri eman zuten. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion udalari, eta mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak deuseztatu zituen. Ondorioz, epaia indarrean dago. Galde eskeen txandan, Rafael Bergaretxe EAJko bozeramaileak gobernu taldeari galdetu zion ea nola dauden 2015eko eta 2016ko aurrekontuen auziak. Eneritz Arbelaitz alkateordeak azaldu zuenez, udal bakoitzaren ekarpena kalkulatzen ari da mankomunitatea, sententzia exekutatzeko. Udala esperoan da, eta 2015eko eta 2016ko errekurtsoak atzera bota dira, 2014koaren arrazoi berberak direlako.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.