Oiartzungo III. Kirol Astea, luzeagoa eta praktikoagoa
Hilaren 10etik 17ra izango da herriko kirol eragileei protagonismoa ematen dion iniziatiba; aurten Artaso elkartea sarituko dute, xanistebanetako sokatira probagatik
- 09:00etatik 13:00etara, Eskola Kirolako jardunaldia: BTT.
- 16:00etan, Eskola Pilota: Xistera probaketa (Haurtzaro ikastolako pilotalekuan).
- 16:30ean:, BTT proba Txaran.
- 17:00etan, Antzinako eta gaur egungo jolasak, familientzat, Doneztebe plazan.
- 08:30ean, Eskolarteko XXXI. Mendi Ibilaldi Neurtua (izena martxoaren 8a baino lehen eman behar da e-posta bidez).
- 08:15ean, Igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 10:00etan, Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren aurkezpena, kiroldegian.
- 13:30etik 20:45era, Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 15:00etan: elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboaren inguruko kafe-tertulia, gurasoentzat, Abaraxka ludotekan.
- Eskola Pilota Txapelketako hasiera, Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan.
- 08:15ean, igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 11:00etatik 17:00etara, zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean.
- 13:30etik 15:45era, Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 18:00etan, hip-hop erakustaldia, Kontzejupean.
- 19:00etan, Ameriketan bizikletan emanaldia, Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.
- 13:30etik 20:45era, ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 16:45ean, gimnasia akrobatiko erakustaldia, Kontzejupean.
- 17:00etan, bizikleta mekanika eta ginkana, Beheko Plazan.
- 18:00etan, mendi buelta korrika, LH3tik DBH 2. mailako haurrentzat, Haurtzaro Ikastolatik.
- 19:00etan, Raketistak lehen eta orain dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua, udaletxeko areto nagusian.
- 11:00etatik 17:00etara, zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean.
- 13:30etik 15:45era, ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
- 18:00etan, zumbakids saioa, Doneztebe plazan.
- 19:00etan, Everesteko gailurra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko saiakerei buruzko hitzaldia Alex Txikonekin, udaletxeko areto nagusian.
- 18:00etan, herri kirol jardunaldia, Done Eztebe plazan.
- 20:00etan, III. Kirol Sariaren ekitaldia eta Oiartzungo kirolarien mahai-ingurua: Artaso Elkartea (sokatira), Egoa Alvarado (crossfit-), Oiarpe (pilota) eta Jon Otegi (sega).
- 09:00etan, mendian korrika, Uztapide plazatik abiatuta.
- 16:00etan, palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako finalak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan.