6.000 euroko diru laguntza, Aldura elkartearen Uzta biltzen proiektuak jasoko duela.
Errenteria Irabazizen Lagunduz Iniziatibak, Aldura elkartea lagunduko du.
Bokazio soziala duten proiektu ekintzaileen garapena errazteko jaio zen
Lagunduz iniziatiba Errenteria Irabaziz Hautesle Elkargoaren eskutik. Gaur jakinarazi dute 6.000 euroko diru laguntza, Aldura elkartearen
Uzta biltzen proiektuak jasoko duela. Aldura Elkartea duela bi urte sortu zuten, Oiartzungo Arraztalon oinarrituta, eta gaitz psikikoak dituzten Lezo, Errenteria-Orereta eta Pasaiako pertsonak laguntzea du helburu.
Uzta biltzen proiektuak, ikastetxeetan baratzak jartzea planteatzen du Aldurako Javier Maziziorrek azaldu duenez, “ez da ezer berria, eta hezkuntza, kultura eta eremu sozialari erantzun nahi dio”. Eskola baratza baliabide didaktiko eta ikasketarako eremu gisa erabili, eta gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen kolektiboa gizarteratzeko erabili nahi dute. Eskola baratza, ingurune naturala ikasleei hurbildu, berekin duten harremana eta dependentzia, eta ingurumena zaindu eta babesteko duten arduraz kontziente egiteko ezinbesteko baliabidea dela nabarmendu du Aldurako kideak.
Ikasleen heziketa prozesuan aberasgarria izango da proiektua, baita gaixotasun psikikoak dituzten pertsonentzat. Maziziorrek nabarmendu duenez, kolektibo hori “baztertuta” dagoelako, eta gutxi dira lan munduan aritzeko aukera dutenak: “Baratzen bidez, horretarako aukera emango diegu, lanean aritzeko, integratzeko, eta beraiek arduratuko dira baratzeen mantenuaz. Arraztaloren esperientziak erakutsi digu modu egokia dela gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen kolektiboaren integraziorako”.
Proiektuaren diseinua egingo du Aldurak, eta ondoren ikastetxeetan martxan jarriko ditu. Jarraipena eta mantenua ere beraiek egingo dute.
Maziziorrek eskerrak eman dizkio Errenteria Irabaziz alderdiari iniziatibagatik, eta beren proiektua laguntzea erabaki izanagatik. Irabazizeko kide Jose Manuel Ferradasek berriz, Lagunduz iniziatibak jarraipena izango duela eta urte amaieran beste deialdi bat egingo dutela beste proiektuak laguntzen jarraitzeko.