Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntzan eragitea, gakoa

Emakume gazteek bat egingo dute grebarekin. Berdintasuna dagoela diotenei, «ideia faltsua» dela erantzun diete Aintzane Zufiriak eta Ane Etxeberriak. Kontzientzia hartzea eta heziketa dira egoera iraultzeko gakoak bien ustez.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/05
Zufiria eta Etxeberriak plantoarekin bat egitera deitu dituzte emakume gazteak.

Zufiria eta Etxeberriak plantoarekin bat egitera deitu dituzte emakume gazteak.

Martxoaren 8an greba egiteko hamaika arrazoi dituzte emakumeek, baita gazteek ere, Aintzane Zufiria Etxeberria oiartzuarrak eta Ane Etxeberria Arzak pasaitarrak esan duten moduan. Oiartzungo Feministen Asanbladako eta horren barruan dagoen Antiju Morik taldeko kidea da Zufiria, eta Harremantxo talde feministako kidea Etxeberria. Berdintasunik ez dagoela dio Zufiriak, «berdintasun hori faltsua da, hamaika arlotan gaudelako zapalduak emakumeak: lan eremuan, hartzen ditugun lanak ez direlako ikusarazten, zaintza lanak egozten zaizkigulako, ezabatu gaituztelako…». Iritzi berekoa da Etxeberria, eta hezkuntzan, parekidetasun «faltsua» saltzen dela salatu du, «lan handia dago egiteko oraindik ere edukiei dagokienean. Hezkuntzan lantzen diren pertsonaia gehienak gizonak dira, historian edo literaturan da hala, baita beste arloetan ere. Gizon eta emakumeen arteko bereizketa txikitatik jasotzen dugu eta oso nabarmena da». Harago jo du Zufiriak: «Haur askok uste dute hala dela, emakumeek historian ez dutelako ezer egin. Horrek erakusten du ezabatu egin gaituztela, izan badirelako». Oraindik ere, mutilak eta neskak ezberdin hezten direla sinistuta daude biak, «batzuei eta besteei egozten zaien motxila ezberdina da; eskaintzen zaizkien jostailuak ere ezberdinak izaten dira, baita bizitza bideratzeko ordua heltzen denean egiten zaien eskaintza. Lanbide Heziketan, mutilei elektronika edo mekanika eskainiko dizkiete, baina ez diete esango ile-apaintzaile izan daitezkeela». Biak ari dira irakaskuntzan, eta eskolatik gurasoak deitu behar direnean ere, ohikoa omen da amari deitzea beti. Maitasun erromantikoa Harremanena da Zufiria eta Etxeberriaren ustez gazteei eragiten dien faktore nagusiena: «Maitasun erromantikoaren mitoak jarraitzen du bizirik, erreproduzitzen behin eta berriz. Gaur bertan entzun dut irratian 14-17 urte arteko bikoteen arteko eraso salaketek gora egin dutela». Arazoa, botere harremanetan oinarritutako harremanak eraikitzea dela erantsi du Zufiriak, «dependentzia harremanak dira». Harreman mota horiek, zein belaunaldiz belaunaldi errepikatzen ari diren soldata arrakalak, emakumeen lana ezkutatzea, eta zaintza lanak emakumeei egoztea, hezkuntzatik landu beharrekoak direla diote: «Hezkuntza da gakoa horiek iraultzeko, txikitatik jasotzen ditugun mezuak, telebista, sare sozialak… bide horretan doaz, eta heziketan dago gakoa, jaiotzen garenetik jasotzen ditugun balioetan». Ikastetxeek zeregin handia jokatzen dute bien ustez, «ordu asko ematen dugulako bertan», baina horri etxeko heziketa batu diote, «etxean sortutako harremanak nolakoak diren, nola dauden eraikiak… Hori oso garrantzitsua da. Jaio direnak hezi behar dira, baina hemen gaudenon artean ere aldaketak eman behar ditugu». Kontzientzia hartzea, eta arazoa azalaraztea da beste gakoa bi gazteen esanetan, eta belaunaldi gazteei dagokiela hori egitea gaineratu dute: «Min handiena arazoa estaltzeak ematen du. Jende gazte askok uste du berdintasuna existitzen dela. Ezetz azaltzea dagokigu, eta erakustea horren adibide errealak, egoera iraultzen saiatzeko, eta eredu izan. Berdintasuna ez dagoela kontziente izan behar dugu». Zufiriak eta Etxeberriak bat egingo dute greba feministarekin, eta horretara deitu dituzte emakume gazte guztiak, «egun horretan ez dugu kontsumitu behar, ez dugu inor zaindu behar eta mobilizazioetan parte hartu behar dugu, kalea hartu», esan du Zufiriak. Martxoaren 8a ez dela hasiera, ezta amaiera ere erantsi du Etxeberriak, «baina balio dezala indarrak metatzeko, izan dadila pizgarri lanean jarraitu eta motibatzeko».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.