Mikel Aranburu eta Eneko Zalakainek osatutako bikoteak, eta Oroitz Sein, finaletara
Oiarpeko pilotariek Kadete Mailako trinketeko finalean aritzeko txartela eskuratu dute, alde batetik, eta Gazte Mailako kluben artekoan, bestetik
Oiarpeko pilotariek bi txapelketetako finalean aritzeko eskubidea lortu dute asteburu honetan, modu ezberdinetan. Alde batetik, kadete mailako trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute Eneko Zalakain eta Mikel Aranburuk. Hernaniko bikotearen kontra lehiatu ziren larunbatean, Iruran, eta alde handiagatik gailendu ziren (40-24). Bikote berberak, biharamunean, Herrerako txapelketan jokatutako partida irabazteko astia ere izan zuen. Bestetik, Oroitz Sein Gazte Mailako Euskal Herriko kluben txapelketako finalean ariko da. Atzo jokatu behar zuen finalerdietako partida, baina Azpeitiko Ilunpe klubeko pilotaria erretiratu egin zen. Trinketeko Gazte Mailako txapelketan, finalerdietan aritu zen Oiarpeko beste bikote bat, baina ezin izan zuten Tolosakoen kontra gauza handirik egin. Partida guztien emaitzak ikusteko,