Igor Meltxor kazetariak hitzaldia emango du, Pasaiak Ahala Du-k antolatuta.
Igor Meltxor, kazetari, analista eta idazlea, Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten, Antxoko kultur etxean.
Kazetaria Kanaia ezizenez ezaguna, Igor Meltxor kazetaria San Pedron izango da gaur. Hitzaldia emango du udal aretoan, 19:00etatik aurrera, eta Pasaiako lonjaren proiektua hartuko du hizpide.
Ikerketa kazetaritzan aditua, Meltxor
ustelkeria kasuetan aditua da.
Oasis Vasco liburuaren egilea da, besteak beste. San Pedron emango duen hitzaldian, Meltxorrek bertako lonja berriaren eraikuntza lanetan gertatutakoen gainean hitz egingo du.
Pasaiako lonja berria eraikitzeko lanak geldirik daude 2016az geroztik, eta proiektua auzibidean, ustezko irregulartasunengatik.
Zazpi miloi euroko gainkostua atzeman zituzten lonjako lanetan.