Igor Meltxor: “Komunikabide digitala da eta bere ardatz nagusia ikerkuntza izango da”

Igor Meltxor, kazetari kanaia

Igor Meltxor, kazetari, analista eta idazlea, Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten

Kazetari Kanaia egitasmoa aurkeztuko duzu bihar Pasaian Antxon. Zertan datza egitasmoa eta zergatik erabaki duzue proiektu honetan lanean hastea?
Kazetari Kanaia komunikabide digitala da eta bere ardatz nagusia ikerkuntza izango da, baina ez soilik. Proiektu honetan , analisi ekonomiko eta politikoa egiten dugu, memoria historikoa eta hemeroteka lantzen dugu, herri mugimenduak, elikadura burujabetza, lan osasuna eta beste hainbat gai. Uste dugu Euskal Herrian hutsune bat dagoela eta positiboa izango dela hutsune horretan lan egitea, beste eragile batzuekin elkarlanean.

Herriz herri ari zarete Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten. Nolako harrera izaten ari da proiektua?
Bai. Guretzat oso garrantzitsua da herriz herriz proiektua  aurkeztea. Azaroaz geroztik berrogei hitzaldi inguru eman ditugu eta oso harrera ona izaten ari gara. Hitzaldi batzuetan 50 pertsona elkartu dira eta gutxienean 15-20 inguru. Positibotzat hartzen dugu, jendea arretaz entzuten du, eta azkenean eztabaida eta galderak sortzen dira. Proiektu honekin batera, liburuak ateratzen ari gara. Pasaden urtean Gestion A la Vasca eta Caso Bidegi kaleratu genituen, biak nik idatzitakoak eta aurten beste bi, alde batetik El Oasis Vasco, nirea baita ere, eta El drama del amianto en Euskal Herria, Juanjo Basterrak idatzia. Liburua hauek Pepe Reiren Bibliotekakoak dira.

Pasaiako lonjaren kasuan uztartzen dira gainkostuak, diru publikoaren xahutzea eta enpresa lagunkoiak. Auditoria oso argigarri bat bada, ardura politikoak tartean

Sare sozialetan jarraitzaile asko dituen egitasmoa du zuena. Internetek zer paper jokatuko du ikerketa kazetaritzaren etorkizunean?
Bai, sare sozialak garrantzia handia dute eta guk hori ikusi dugu. Nik orain lau liburu argitaratu ditut eta esan behar dut %50 inguru Internet bidez saldu dudala. Hori datu esanguratsua da. Gure babesa harpidetzak eta harpidedunak izango dira, eta hori hitzaldietan azaltzen dugu ere. Web orria librea izango da eta apiriletik aurrera aldizkari digitala aterako dugu harpidedunentzat hilero. Harpidedunak bestelako abantailak edukiko dituzte baita ere, eta kaleratzen ditugun liburuak %40 merkeago erosi ahal izango dituzte. Momentuz papereko kontua, desio bat da, baina guk oinak lurrean ditugu eta hasteko proiektua hau digitala izango da.

Gertuko ustelkeria kasuak aztertu izan  dituzu zuk. Pasaian lonjaren gainekoak zer esana eman dute azkenaldian. Zer nabarmenduko zenuke kasu honen inguruan?
Pasaiako lonjaren kasuan uztartzen dira gainkostuak, diru publikoaren xahutzea eta enpresa lagunkoiak. Auditoria oso argigarri bat bada, ardura politikoak tartean. Ustelkeria kasu honetan, nire ustez, betiko enpresek konplizitate politikoari esker negozioa egin dute. FCC enpresa, Espainiako estatuan hondakinen kudeaketa, gainkostu eta ustelkeria kasuetan nahastuta, auzi honetan ere bada, baita Lurgoien ere, Balzola enpresaren kudeatzaile bakar gisa. EAJk Bizkaian duen eraikuntza enpresa gogoenetako bat da Lurgoien. Pasaiako obra Zapateroren gobernuak EAJrekin hartutako konpromiso bati esker finantzatu zen, eta EAJk Portu Agintaritzari enkargatu zion. Portu Agintaritza Ricardo Peñak kudeatzen du. Zumaiako alkate ohia da Peña eta Eusko Jaurlaritzak eman zion Pasaiako lanpostua.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend