Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen gaikako bilketan jarritako erronka gainditu du Errenteriak

Gaika bildutako gaiak %62,2 izan dira pasa den urtarrilean. Datuek erakutsi dute, sistema berriarekin, ongi erantzuten ari direla herritarrak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/07
Legorburu eta Lemos gaikako bilketaren gaineko datuak ematen.

Legorburu eta Lemos gaikako bilketaren gaineko datuak ematen.

Gaika bildutako gaiak %62,2 izan dira pasa den urtarrilean. Pozik azaldu dira Bernar Lemos Hirigintza eta Hiri Mantenu zinegotzia eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia: “Ongi ari dira herritarrak, eta eskerrak eman eta zoriondu egin behar ditugu erakusten ari diren jarrera ekoaktiboagatik”. Udalak gaikako bilketa ahalik eta ondoen egiteko tresnak jarri behar dituela herritarren eskura, baina azken horien parte hartze aktiborik gabe ezinezkoa dela halako datuak lortzea nabarmendu du Lemosek. 2017ko azaroan abiatu zuen udalak  hondakinak gaika biltzeko sistema berria, eta datuek erakutsi dute ongi erantzuten ari direla herritarrak. 2014an hondakinen %31,8 biltzen ziren gaika. Borondatezko edukiontzi marroia jarri zuen udalak 2015ean, eta gaikako bilketak gora egin zuen eta %42,3ra iritsi. Aurtengo urtarrileko datuek, ordea, aurrekoak hobetu dituzte eta Errenterian gaikako bilketa %62,2an kokatu. 2017ko urtarrilean 101 tona hondakin organiko bildu ziren udalerrian; urtebete beranduago, aurtengo urtarrilean,  247 tona, “bikoiztu baino gehiago egin dugu gaika bildutako hondakin organikoaren kopurua”. Legorburuk errefusaren datua eman du, eta 2017ko urtarrilean 732 tona bildu zituzten, eta aurtengo urtarrilean 477 tona. Datuek bide onetik doazela erakusten du, erronka orain horiek hobetzea dute: “Argi dago aurrera egin dugula baina hobetu daiteke eta poliki joango gara”. Hondakinak biltzeko sistema berriaren helburua berreskuratze portzentaje handiak lortzea da lehengaietan eta gai naturaletan, birziklatu eta berrerabili daitezen. Helburu hori lortzeko bidea, berriz, errefusa frakzioa murriztea da. Errenteriako Udalak 2013 urtean egindako azterlanaren arabera, zabor poltsetako %5 baino ez da birziklaezina; gainerako %95a, hortaz, berrerabili daiteke. Europako Batasunaren helburua, beteta 2020 urterako %50 gaika biltzea ezarri du Europako Batasunak. Errenteriak gainditu du dagoeneko helburu hori, eta Donostia eta Irun bezalako hirien datuak hobetu ditu. Lemosek esan duenez, “Europako Batasuneko 28 estatu kideen artean, Alemaniak bakarrik hartuko liguke aurrea, 2016an  %66,1eko tasa lortu zuelako”. Birziklatze sisteman aktiboki parte hartzen duten bizilagunek, aurten ere hobariak izango dituztela gogorarazi du Hirigintza zinegotziak. Gaikako bilketa hobetzea da erronka, baita Errenteria herri garbiagoa eta osasungarriagoa egitea. Horri begira, maiatzean altzariak eta bolumen handiko hondakinak biltzeko sistema martxan jarriko du udalak. Horren arabera, telefono zenbaki batera deitu beharko dute herritarrek eta hitzordua finkatuta, bilketa zerbitzukoek atarian bertan jasoko dituzte altzariak edota bolumen handiko hondakinak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.