2018/3/7

errigora oarsoaldea

Erriberaren eta zure etxeko sukaldearen arteko zubia, prest

Errigoraren olioaren eta kontserben kanpainak aurkeztu dituzte; hilaren 20ra egin daiteke eskaera, Oarsoaldeko puntu askotan

hitza.greba

HITZAko emakumeok ere, planto

OARSO BIDASOKO HITZAko emakume langileok biharko greba feministarekin bat egin dugu.

oarsoaldea

Pasaiako udalak bat egin du biharko greba deialdiarekin

Adierazpen bat adostu eta mobilizazioetara deitu dituzte herritarrak.

olatz mitxelena

Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatuko dute

Xabier Rey Urmeneta euskal preso iruindarraren heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du Kalera dinamikak. Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

banketxea.errenteria

Lezoko eta Errenteriako bi banketxetan lapurreta egin dute

Bi bulegoak Caixa Bank etxearenak dira. Beraungo bulegotik ez du dirurik eramaterik izan lapurrak, Lezokotik, ordea, bai.

33. lesoinu

Aurtengo Lesoinuk, nortasunari uko egin gabe, berritasunak sartu ditu

Datorren larunbatean hasiko da aste pedagogiko-musikala; aurten, estreinakoz, dantza emanaldi bat sartu dute egitarauan

SOS Arrazekeriako Etxeko Langileen taldeko kideak.

Etxeko langileen bozgorailu izango den festa

Festa izango da, etxeko lanetan ari diren emakumeak batu eta jai giroan gozatuko dutelako eguna; baita aldarrikapena, emakumeek berez jasaten duten desberdintasun egoera, muturrekoa delako etxeko langileen kasuan.

elizalde soinu zahar

Eta igande goizean, Oiartzungo dantzariak txalotzera

Elizalde Dantza Taldeak antolatutako Soinu Zahar eta Aurresku txapelketara joateko dei egin dute; herriko sei dantzari ariko dira

Legorburu eta Lemos gaikako bilketaren gaineko datuak ematen.

Hondakinen gaikako bilketan jarritako erronka gainditu du Errenteriak

Gaika bildutako gaiak %62,2 izan dira pasa den urtarrilean. Datuek erakutsi dute, sistema berriarekin, ongi erantzuten ari direla herritarrak.

Lur Kortak txikienei kontatuko dizkie ipuinak

Bi eta hiru urte dituzten haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da astelehenean, Manuel Lekuona bibliotekan

MARGUERITE

Zinegoak-en emandako film onenetakoak, Oiartzunen

Bilboko zinema jaialdi gaylesbotransean eskainitako dozena erdi film proiektatuko dituzte ostiralean; lehen aldia izango da Oiartzunen

xabier rey urmeneta

Xabier Rey presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Atzo hilda agertu zen Puerto III espetxean, Iruñetik 1.050 kilometrora; Oiartzungo Kalera!-k batzar informatiboa egingo du

Goi mailako musikarekin elkartasuna Iztietako parrokian

Garrintzi abesbatzak ia inoiz entzun ez den 'Navidad criolla' eskainiko du, Afagi Alzheimerra duten pertsonen eta ingurukoen elkartearen alde.

Gehiago