Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatuko dute

Xabier Rey Urmeneta euskal preso iruindarraren heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du Kalera dinamikak. Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/07

Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotza salatzera deitzen duen kartel bat.

Xabier Rey Urmeneta euskal preso iruindarraren heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du Kalera dinamikak. Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean. Rey hilda agertu zen atzo Puerto III espetxeko (Cadiz, Espainia) bere ziegan. Etxetik 1.050 kilometrora aurkitzen zen iruindarra, eta 2008an espetxeratu zutenetik lehenengo graduan. Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak agerraldia egin du gaur goizean Iruñean. Reyren heriotzaren erantzule Espainiako Estatuak euskal presoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politika egin du: “Ekidin zitekeen Xabierren heriotza, baina ez dute nahi izan. ETAren borroka armatuaren eteteak sei urte bete ditu, eta urtebete da erakundea armagabetu zela. Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunek, eta errepresaliatu politikoek ordea,  ezin dugu salbuespen espetxe politikak eragindako min eta sufrimenduaren gainean iraganean hitz egin. Egunerokoan eta astero bizi baititugu senide eta lagunok espetxe politika ankerraren ondorioak”. EPKK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren arabera, orain arte hamasei preso hil dira espetxean. Beste hamar preso ere hil ziren askatasuna berreskuratu edo baldintzapean aske geratu eta gutxira. Joan den udan, Kepa del Hoyo euskal presoa zendu zen Badajozeko espetxean bihotzekoak jota. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei “bide orri bateratu bat” osatzera dei egin die Etxerat Elkarteak “presoen auziario behin betiko konponbidea emateko asmoz zentzuzko epe eta denbora egingarrian”. Kalera dinamikak herritar guztiak deitu ditu elkarretaratzearekin bat egitera. Larunbatean manifestazioa Iruñean Ezker abertzaleak, bestalde, nazio manifestazioara deitu du larunbatean Iruñean Reyren heriotza salatzeko. 17:00etan abiatuko da Golem zinemetatik.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.