Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Historikoa

Belaunaldi ezberdinetako ehunka eta ehunka emakume bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak eguerdian deitu duen manifestaziora.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/08
Bazkaltzera bildu dira emakumeak Txintxarri elkartean.

Bazkaltzera bildu dira emakumeak Txintxarri elkartean.

Historia egin nahi dute, eta urrats bat aurrera egin dute. Belaunaldi ezberdinetako ehunka eta ehunka emakume bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak eguerdian deitu duen manifestaziora. Hura amaituta, mahaiaren bueltan bildu dira eta bazkaltzen ari dira Txintxarri elkartean. Bildutakoen artean, Txelo Berra Oreretako Asanblada Feministako kidea. Goizean egindako auto karabana eta manifestazioaren gaineko balorazio ezin hobea egin du, Berrak: “Historikoa izan da. Nik ez nuen espero kalera hainbeste emakume aterako ginenik, aldarrikapena hain barneratuta eta protesta egiteko hainbeste gogoarekin, iraultzeko. Horrela izanda gainera herri guztietan. Saltoki batzuk itxita izan dira, eta emakume batzuk lantegietan ahal zuten moduan antolatu dira manifestaziora irten ahal izateko. Ez dut inoiz ikusi hainbesteko jendetza gure deialdi batean”. Belaunaldi ezberdinek hartu dutela parte nabarmendu du Berrak, “emakume oso gazteak, baita amonak ere”. Hunkitzeko uneak utzi ditu gaur emakumeen plantoak, oraindik ere arratsaldeko mobilizazioak egiteke direnean: “Auto karabana egiteko unean, emakumeak etxeetako balkoietara atera eta bat egin dute gure aldarrikapenarekin. Izugarri hunkigarria izan da. Indar erakustaldia egin dugu, eta esan dugu hemen gaudela, nahikoa dela. Izugarria izaten ari da”. Gaurko greba feministaren harira, parte hartzeko modu ugari daudela gogorarazi du Berrak, “baita aliatu izateko”. Horren adibide Txintxarri elkartean elkartu diren emakumeentzat bazkaria prestatzen, eta hura zerbitzatzen aritu diren gizonak izan direla nabarmendu du, “aliatu talde bat elkartu da eta kozinatu, zerbitzatu eta dena biltzen ari dira guk lan egin ez dezagun. Ikastetxe batzuetan ere jakin badakigu irakasle batzuk jangela zerbitzuetan aritu direla, lankide emakumeek irteteko aukera izan zezaten. Horren atzean dago helarazi dugun mezua, mugimendu feministak ez du inor kanpoan utzi, modu asko baitaude parte hartzeko, eta aipatu ditudan aurreko biak horren adierazle dira”. Bazkaria amaituta tribial feminista egingo dute 17:00etan hasita Oreretako Mugimendu Feministako kideek Agirre Lehendakariaren plazan, Txintxarriren kanpoaldean. Manifestazioa egingo dute 19:30ean, eta goizean parte hartu duen jende kopurua gainditzea aurreikusi daiteke, izan ere, goizeko deialdiarekin Lezoko eta Errenteria-Oreretako emakumeek egin dute bat. Arratsaldekoan, berriz, bi herrietako horiei, Pasaiako emakumeak batuko zaizkie. Berrak argi du, “arratsaldean ez dakit gehiago izango garen edo ez, baina eguerdiko manifestazioaren emaitza ikusita, jende kopuru berak egiten badu bat arratsaldekoan, izugarria izango da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.