Belaunaldi ezberdinetako ehunka eta ehunka emakume bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak eguerdian deitu duen manifestaziora.
Azken urteetako manifestaziorik jendetsuena egin dute Errenteria-Oreretan; emakumeen plantoa mobilizazioan irudikatu dute
Lezoko emakumeek planto egin dute. Goizean Saldise plazan elkartu egin dira elkarretaratzea egiteko. Asko izan dira grebarekin bat egin dutenak.
Antxon bezala, Donibanen eta San Pedron baita ere Martxoak 8ko aldarrikapenek bete dituzte kaleak.
Oiartzun geldirik dago gaur, greba feministak herria geldiarazi du. Eguerdiko mobilizazioa oso jendetsua izan da. Morez jantzi da herria.
Emakume pasaitarrek udalerria geldiarazi dute. Antxon, esaterako, mobilizazio jendetsua egin dute adin eta kondizio guztietako emakumeek.
Planto egiteko arrazoien berri eman dute, bideo baten bitartez, Pasaiako hainbat esparrutan lanean dabiltzan emakumeek. Hemen bideo hori.