Gizonek, berriz, bukatzear dute lehen fasea; Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren hasiko da euren txapelketako onena
Galdos, eskuinetik hasita bigarrena, izango da Oiartzungo ordezkari bakarra.
Datorren asteburuan hasiko da, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren barruan, emakumeen ligaxka. Hamalau bikotek hartuko dute parte, eta palista oiartzuar bakarrak parte hartuko du etxeko txapelketan: Galdosek, Lasarterekin batera. Beraiek izango dira nesken txapelketa estreinatzeko ohorea izango dutenak, larunbatean, Madalensoron.
Batzuek ibilbidea hasiko duten bitartean, beste batzuek lehenengo fasea bukatzear dute. Mutilek asteburu honetan jokatuko dituzte azkeneko partidak. Aste Santuko atsedenaldiaren bueltan bueltatuko dira kantxara, kanporaketekin. Honakoak izango dira asteburuan Madalensoron jokatuko dituzten partidak (pasa den asteko emaitzak ikusteko,
sakatu hemen):
Hilak 17, 08:00etan
- Mitxelena-Berebide / Lujanbio-Lujanbio (Gizonen Bigarren Maila).
- Gaizka-Hormaetxea / Imaz-Elizalde (Gizonen Bigarren Maila).
- Galdos-Lasarte / Balerdi-Urdangarin (Emakumeen Txapelketa).
- Arruti-Murua / Bikutze-Karrera (Gizonen Hirugarren Maila).
Hilak 17, 15:00etan
- Perurena-Erasun / Lopategi-Eziolaza (Emakumeen Txapelketa).
- Zubieta-Mitxelena / Olano-Agirre (Emakumeen Txapelketa).
Hilak 18, 08:00etan
- Izagirre-Zubeldia / Ijurko-Goñi (Gizonen Hirugarren Maila).
- Juanena-Matxain / Arrizabalaga-Lizarralde (Gizonen Bigarren Maila).
- Aroztegi-Azpeitia / Zabala-Arroniz (Gizonen Lehen Maila).
- Igoa-Gamio / Alustiza-Etxebeste (Gizonen Bigarren Maila).