Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oarsoaldeko igerileku guztiak aukeran

Hitzarmena sinatu dute, berriz ere, Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalek, lau herrietako kiroldegietako bazkideek Oiartzun, Errenteria eta Lezoko igerilekuak erabiltzeko aukera izan dezaten.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/03/15
Markos, Txasko eta Quiñones hitzarmenaren berri emateko agerraldian.

Markos, Txasko eta Ortega hitzarmenaren berri emateko agerraldian.

Hitzarmena sinatu dute, berriz ere, Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalek, lau herrietako kiroldegietako bazkideek Oiartzun, Errenteria eta Lezoko igerilekuak erabiltzeko aukera izan dezaten. Gaur goizean egin dute agerraldia horren berri emateko, Jon Txasko Errenteriako Kirol zinegotziak, Enekoitz Markos Oiartzungo Kirol zinegotziak, eta Irlentz Ortega Lezoko Kirol zinegotziak, Errenteriako Galtzaraborda Kiroldegiko igerilekuan. Hitzarmenarekin, Oarsoaldeko herritarrei kirola egiteko erraztasunak eman nahi dizkietela azaldu du Txaskok, “Aurten berritasun batekin gatoz gainera, udaldian, Galtzaraborda eta Elorsoro kiroldegietako igerileku estaliak erabili ahalko dituzte  Errenteria, Oiartzun eta Lezoko kirol instalazioetara sartzeko harpidetza orokorra dutenek, eta harpidetza gehi Oarsoaldeko igerilekuetarako plusa duten Pasaiako harpidedunek”. Gainontzekoan sarrara librea izango dute aurreko baldintzak betetzen dituztenek udazkena, negua eta udaberrian, Galtzaraborda, Fanderia, Elorsoro eta Bekoerrotako igerilekuetan. Harpidetza duten kirol instalazioan geldialdi teknikoa egiten denean ere, erabili ahalko dituzte beste igerilekuak. Beraien harpidetuta dauden instalazioetan ematen ez diren ikastaroetan ere parte hartu ahal izango dute, horretarako dagokion instalazioaren tasa ordainduta. Azken kasu horretan, beti ere, lehentasuna izango dute igerileku horretan harpidetza dutenek- Herritarrei ematen zaien zerbitzua zabalagoa egiten duela prezioa igo gabe gaineratu du Txaskok: “Oarsoaldeko beste herri batean lan egin edo ikasten dutenek, beren denbora hobeto antolatzeko aukera izango dute; edota eguna eskualdeko beste herri batean bizi diren senideekin igerilekuan eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute. Gainera, beste herrietako kirol instalazioak ezagutzeko aukera ere ematen du hitzarmenak”. Eskualdeko igerilekuak erabili ahal izateko harpidetza orokorraren jabe izan behar dute herritarrek, eta Pasaiaren kasuan, harpidetza orokorra eta Oarsoaldeko igerilekuetarako plusa  beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.